Argazkilaritza betidanik gustatu izan zaidan, baina bide hori egiteko zerbait berezia izan edo eduki behar dela pentsatzen zuen gazte azkoitiarra naiz, non, horren ondorioz 6 urtez infomatika ikasketak egin eta beste 6 urtez arlo horretan lanean ibili ondoren, “eta ni zergatik ez naiz izango benetan nahi dudana?” pentsamenduari aurre egitea erabaki nuen. Dena atzean utzi eta Hego Amerikan 7 hilabete iraungo zituen bidaia hasi nuen, itzultzean benetan gustuko dudan mundu hau, ordura arte nire zaletasuna zena, bizibide bihurtzeko ideia garbiarekin.
Duela bi urte inguru murgildu nintzen argazkilaritza munduan, nire lehenengo argazki kurtsoak eta liburuak erosiz, denborarekin dozena batetik gora izatera iritsi direnak. Berauek guztiak bizpahiru aldiz ikasi edo irakurri ondoren, kalean zein nire bidaietan, kamara eskuan dudala, beste horrenbeste jardun ondoren eta azken 6 hilabeteetan eginiko lan txikiei esker, gaur egun naizen argazkilaria izatera iritsi naizela esan nezake.
Une honetan denetariko argazkiak egiten ditut, familia argazkiak, edozein motatako ekitaldiak, kirola, paisaia, animaliak... zer nahi duzun esan eta berori eskeiniko dizut, denok ezberdinak izanik, bakoitzaren gustuetara egokituriko saioak antolatzen baititut!